3.maila B gelako Wix-ak!


http://inigoamezketa.wix.com/musika

http://eskolalana.wix.com/tarekolayaxiker http://uxuezuriarrainrote.wix.com/izarojulenuxue

http://txintxarri22.wix.com/enekootenaraotleyre

http://patxiiturralde69.wix.com/sara-alex-eider

Advertisements
Guk sortutako wix-ak! atalean publikatua | hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

3.maila A gelako Wix-ak


http://goitibehera3.wix.com/misitio-1

http://laidaastrain.wix.com/jaiomusikahil

http://itxasudaneko.wix.com/misitio-1

http://txerrimutur48.wix.com/tm-produkzioa

http://jopela69.wix.com/musikarenhistoria

http://behiemu.wix.com/misitio

Guk sortutako wix-ak! atalean publikatua | hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

PARTE-HARTU!


Orri honetan gure musika-aldizkarietako logoak jarri ditugu. Ea asmatzen duzun zein aldizkariri dagokion bakoitza (aldizkariaren izena)! Ikastetxeko pasiloan dituzu eskuragarri, jolastorduan kontsulta ditzakezu!!!

1)     azala2)Tirikitrauna

3)deluxe4)oihu

5)zurrunbilo6)Dardara

7)aralar8)musikalean

9)trikimari10)d

11)b

12)a

Sin categoría atalean publikatua | 10 Iruzkin

GLAUKOMAri buruz!


Glaukoma, Gipuzkoako (Euskal Herria) herri ezberdinetako bost gaztek osatutako proiektu musikaren talde bat da.. Irun, Donostia, eta Tolosako gaztez osatutako boskotea (Bateria, baxua, bi gitarra eta ahotsa). Glaukoma ez da rock talde bat . Ez eta post-rock edo punk talde bat. Glaukoma rap-reggae talde bat da, bi estilo hauek inguratzen dituzten musika estilo beltz ezberdinetatik edaten duena. Roots reggae gozoenetik jungle gogorrenera, raparen gordintasunetik eta raggamuffin melodikoenetik igarota.

glaukoma

Taldeak Tolosako Bonberenea gaztetxe famatuan du bere egoitza hasiera-hasieratik. Bertan esaiatzen dute eta bertan garatu dituzte orain arte kaleratutako proiektu guztiak. 3 urte baino gehiagoko ibilbidearekin, kontzertu mordoa eskaini dute Euskal herrian zehar, herrialdetik irteteaz gain reggae jaialdiren batera joateko: Leon (Espainia)-ko ReggaeBoa jaialdia, adibidez, 2012ko uztailan. Bestalde, 2012ko Bonberenea Sutan jaialdi ospetsuan izandako parte hartzea ere aipatu genezake. Bertan Berri Txarrak, Gose, Gas Drummers eta Matxura taldeekin batera aritu ziren, eszenatoki berberean. Hauetaz gain, gogora ekarri beharko genuke 2011an Bilbon Toots & The Maytals mitikoen telonero bezala burututako emanaldia. Hortaz, euren ibilbide laburrean izar nazional zein internazionalekin batera aritu izan den talde gazte batez ari gara.

Sputnik 11 bilduman parte hartu ondoren eta euren aurreneko lana kaleratu eta gero (“Vol.1”, 2012), euren bigarren LPa kaleratu dute, “Vol.2”. Euren alderdi ilun eta gogorrena lantzen dute bertan, jungle eta dubstep bezalako musika estiloen soinuak bereganatuz, jatorrizko rap-reggae izaera galdu gabe.

2013ko urriaren 18an Bonberenean 400 pertsona baino gehiagoren aurrean aurkeztutako disko honekin, beste toki askoren artean, Japonera ere joan zen.

2015ean 14 kontzertu jo zituen:

2015/11/14 Iruñea (Akelarre) + BAD SOUND

2015/11/13 Bilbo (Stage Live) + BAD SOUND

2015/11/07 Barcelona (Salamandra aretoa)

2015/10/31 Tolosa (Bonberenea) + BAD SOUND

2015/10/30 Gasteiz (Jimmy Jazz) + BAD SOUND

2015/10/29 Arrasate (Gaztetxea) + BAD SOUND

2015/09/18 Kortxoenea

2015/07/18 Eskoriatza

2015/07/17 Markina

2015/07/13 Iruñea

2015/06/21 Donosti (Gure esku dago)

2015/05/30 Xapulina Roc (La Palma de Cervelló)

2015/05/29 Argantzon ikastola

2015/05/10 Herri Urrats (Senpere)

Glaukomak 2015/10/31 Tolosa (Bonberenea) + BAD SOUND urteko azken kontzertua jo zuen. Bertan Glaukoma eta Bad Sound taldearen abestiak jo zituzten.Gu kontzertu hori ikustea joan ginen Glaukoma gustuko dugu eta.

Musika-kritika atalean publikatua | hitzekin laburtua | 2 Iruzkin

Elkarrizketa: Nerea Irazusta


Guk  Nerea Irazustari egingo diogu elkarrizketa. 12 urteko neska bat da Alegitarra. Trikitixa jotzen ikasi du Loatzo musika eskolan. Orain ere trikitixa jotzen du.

1-Nolatan hasi zinen trikitixa jotzen?

-Trikitixa gustuko nuelako.

2-Zenbat urterekin hasi zinen?

-9-8 urte nituela hasi nintzen.

3-Erreza ikasi al zenuen trikitixa jotzen?

-Bai,erraz ikasi nuen.

4-Trikitixa aukeratzean dudarik eduki al zenuen instrumentu hori hartu ala ez?

-Ez, ez nuen dudarik izan.

5-Musika eskolan ikasi duzu trikitixa jotzen?

-Bai.

6-Zein musika eskolatan?

-Loatzo musika eskolan.

7-Zenbat ordu astean joaten zara trikitixa jotzea?

-Astean bi ensaio edukitzen ditut.

8-Aisialdian jotzen al duzu?

-Bai jotzen dut.

9-Noizbait kontzerturen batean jo al duzu?

-Bai.

10-Zenbat urte zenituen?

-10 urte nituen lehen kontzertuan jo nuenean.

Elkarrizketak atalean publikatua | Iruzkin 1

Erreportaia: klarinetea


KLARINETEA:

Klarinetea, txirula, oboea edo fagota bezala, zurezko haize instrumentuen familiakoa da eta mihi sinplea duen aerofonoa da. Mihi hori Arundo donax espezieko kanaberaz egina izan ohi da eta gorputza, berriz, zurez egina egon daiteke, baina baita ebonita(  izeneko polimeroz edo) ABS materialez (Akrilonitrilo butadieno estireno; plastiko oso gogorra da hau, golpeentzat egokia). XIX. mendetik aurrera, giltza sistemak izandako hobekuntzak musika tresnen artean aparteko lekuan kokatu zuen. Tinbrearen edertasunak, malgua eta sonoritate handiko tresna izateaz gain, bakarlari izateko gaitasuna ere eskaintzen dio, trino eta kromatismoak egitekoan bereziki.

klarinetea

ATALAK:

Ahokadura: kanabera pieza honetan kokatuko da eta musikalariak hemendik egiten du putz musika sortzeko.

Barriletea: ahokadura eta goiko atala lotzen duen elementua da.

Goiko atala: ezker eskua kokatuko den lekua eta mekanismoaren zati bat dago bertan.

Beheko atala: eskuin eskua kokatuko den lekua eta mekanismoaren zati bat dago bertan.

Kanpaia: Instrumentuaren beheko muturra da eta funtzio akustikoa du, soinua hemendik aterako delarik.

SOINUA: Klarinetearen tinbrea oso aberatsa da, gaitasun espresiboan. Txirula eta biolinarekin batera, orkestran aurki daitekeen bizitasun handieneko musika-tresna da; edozein erregistrotan erabili daiteke,gaitasun hori duen bakarra baita haize instrumentuen artean. Instrumentu honek erregistro zabala du: sopranoa 4 oktabatara baino gehiagora irits daiteke eta anpliatutako klarinete baxu modernoak, berriz, 5etik gora egon daitezke.

Zilindro-itxurako gorputzak ematen dio soinu berezia klarineteari, harmoniko bikoitiak ia deuseztatuta geratzen direlarik. Horren ondorioz, musikariak putz egiten duenean, notaren jauzia ez da 8 notakoa geometria konikoa duten oboe edo fagotaren kasuan bezala, edo, zilindrikoa ez bada ere, hodia zilindro ireki bat duen txirularen kasuan bezala. Horren ordez, 12 notako jauzia egiten du klarineteak.

HISTORIA:

Klarinetearen arbasoa da chalumeau frantsesa, 7 zulo zituen musika tresna zen.

XVII. mendean, Johann Christoph Denner alemaniar klarinete jotzaileak soinu biziagoa lortzeko teknika bat asmatu zuen, nota originala baino hamabiren bat gorago kokatu zuen. Horrela hasiko da instrumentua gaur egungo motara eboluzionatzen, mekanismoaren arabera, bi klarinete mota ditugu: Boehm sistema,Öhler sistema.

XVIII. mendean, chalumeau musika tresnaren aldaketa etorri zen, erregistro desberdinarekin, lehen klarinetea sortu zuen. Johann Christoph Denner alemaniarrari eman ohi zaio aldaketa hau eta soinu zorrotz eta indartsua eragiten zuen instrumentuari CLARINETTO izena eman zioten.

ONDORIOA:

Alegian musika eskola bat dago Loatzo deitzen da.Bertan hainbat instrumentu jotzen erakusten dute ,tronpeta, pianoa, eskusoinua … baita KLARINETEA ere. Ez dute pertsona askok klarinete instrumentua aukeratzen.

Erreportaia atalean publikatua | , hitzekin laburtua | 2 Iruzkin

GATIBU


GATIBU

Euskal musika talde ezagun bati buruz hitz egingo dugu gaurkoan. Talde hau Gernikan sortu zen, Bizkaia. Rock generoa jorratzen dute, eta lau taldekide ditu. Alex Sardui, Gatibu musika taldeko abeslaria da. Honek Gatibu taldean jotzen hasi aurretik Exkixu taldean jo zuen zazpi urtez. Haimar Arejita gitarra jolea da Gatibun. Gaizka Salazar berriz bateria jolea da. Eta amaitzeko Mikel Caballero, baxu-jotzailea. Taldekide guztiak Bizkaitarrak dira Gaizka Caballero izan ezik, hau Bilbotarra baita.

Talde hau 2000. urtean hasi zen jotzen, eta oraingoz ez dute uzteko asmorik erakutsi. Aurten kontzertu bakarra eskaini dute, kontzertu hau urtarrilaren 2an izan zen Bilboko Kafe antzokian. Beraien web-gunean ez dute hurrengo inongo kontzerturen berririk eman, orduan nahi izan ez gero beraien web guneari arreta jartzea gomendatuko genizuke (http://www.gatibu.eus/), sarrerak agortu aurretik jakin dezazuen.

Gure iritzia emanez Gatibu talde ezberdina da. Inongo Euskal taldek ez du pareko musikarik jotzen, horregatik iruditzen zaizkigu hain bereziak. Musika dantzagarri eta erritmikoa sortzen dute, hauen kontzertuak oso atseginak eginez. Guk edozein rock mota gustuko duen pertsona bati gomendatuko genioke, gure iritziz oso gustuko izango lukeelako.

Musika-kritika atalean publikatua | Iruzkin bat utzi