Dardarak egina: txistua


SARRERA

Guk Txistuari buruzko erreportaia egin dugu. Txistua nola jotzen den, bere historia, ezaugarriak, erabilera eta txistulari ezagunenak aipatu ditugu.

EDUKIA

Txistua, tradizioz Fa sostenituan afinatua, hiru zuloko txirularen Euskal Herriko aldaera da, Euskal Herriko musika tresna tradizionaletatik garrantzitsuenetarikoa.

Txistu handia Si naturalean afinatua dago eta handiagoa da.

« Txistuak Euskal Herriaren historia guztian, bizirik iraun du. Antzinako euskaldun batek hezurrezko bere lehen txistua egin zuenetik, gure artean bizi da. Txistua, historian zehar, garai bakoitzean zekarren teknika bideari ezker, soinuz eta itxuraz hobetuz joan da. Eta hau, zalantzarik gabe ez da kasualitatez izan; gure artean, euskaldunen artean, izan duen maitasunaren fruitu baizik. »

Historia

Soinu-tresna honi buruz dokumentazio ugari dugu. Batzuen ustez, lehen aztarna Nafarroa Behereko Isturitzeko “Laminazilo” leizean agertutako hezurrezko txilibitua da.

Bere jatorria Erdi Aroko eta Pizkundeko koblakaritzan dagoen arren, bere egintzan erabilitako material desberdinez baliatzean eboluzionatu egin du. Erabilitako materialen artean hezurra, egurra, plastikoa, metala edo ABSa daude. Berrikuntzarik handiena metalezko fita gehitzea izan zen.

Hezurrezkoak, kanaberazkoak eta bertako zurezkoak topatu dira, baina gaur egun egur exotikoagoekin fabrikatzen dira.

1927an lehen txistulari elkartea sortu zen, Arraten (Eibar), ehun musikari baino gehiagorekin. Harrezkero, txistularien jagolea Arrateko Ama Birjina da.

Txelu Etxebarriak, Begoñako txistulariak, metalezko txistua asmatu zuen 1964an.[2]

Ezaugarriak

Txistua hiru zuloko txirula zuzena da, hiru zuloak alde berean. Zurezkoa da eta tarteka jarritako metalezko eraztun batzuek inguratzen dute, ahokadurara iritsi arte. Txistuaren bukaeran metalezko eraztun berezi bat dago, txirulatik kanpo alderantz, hatz nagia hortik sartuz txistua heltzeko erabiltzen dena. Ahokadura metalezkoa da eta puntan metalezko zirrikitu batetik airea botaz jotzen da.

Erabilera

Txistua esku bakarraz jotzen da, ezker eskuaz. Hatz nagia eraztunean sartzen da, txistua eror ez dadin. Beste bi behatzak (hatz luzea eta erakuslea), goiko bi zuloetan joaten dira, behatz lodia, atzeko zuloan eta behatz txikia sostenitu eta bemolak egiteko erabiltzen da txistuaren azpiko zuloan kokatuz. Eskuin eskuarekin, danbolina jotzen da. Gaur egun ez dauka zerikusirik orain 30 urte egindakoekin. Txistua dantzak laguntzen dituen instrumentua izan ohi da, erromerietan eta gorazarrezko udal-ekitaldietan. Zenbait urtetatik hona kontzertuak ere eman izan dira.

Txistularia bere inguruko gizartearekin erabat lotuta zegoen, baserritarren eta antzinako kultura eta ohitura zaharrak, (kasu batzuetan kristautasun aurreko kultura eta sinesmenak) mantentzen ziren inguru horietan eta bere musikarekin parte hartzen zuen herriko bizitzan; lan, festa, dantza, gizarteko ospakizun eta abarren inguruko ekintzetan. Kostaldeko herrietan baleak agertzen zirenean txistulariak, txistuarekin arrantzaleei abisatzen zien. Oiartzungo herrian, 1749. urtean txistulariek jotzen zuten pilotalekua eraikitzen ari ziren langileak beren eginbeharrean animatzeko. Lekeition, 1573. urtean bederatzi hilabeteko izurritea jasan zuten eta txistulari bat kontratatu zuten bere musikarekin herriaren mina xamurtzeko. Ezteietan, txistulariak ezkonberriei laguntzen zien txistuarekin.

Gaur egun Eliza eta erakunde ofizialekin gehienetan harreman onak badituzte ere, historian zehar txistulari hauek marjinazio latza jasan dute.

Jotzeko estilo asko daude eta, joera, errepertorio eta abarren aldetik desberdintasun nabarmena daude.

Txistulari talde nagusia musikagile hauek osatutakoa da: Txistu lehena (normalean zuzendaria), txistu bigarrena, silbotea (txistu handia) eta atabala. Hori da gaur egun herrietan ikusten den talde orokorra. Normalean hiri eta herri bakoitzak bere txistulari taldea izaten du. Txistua, esan dezakegu, berak izan dituen gorabehera eta oztopo guztiei aurre eginda, aurrera atera dela eta aurrera doala inoiz baino indartsuago.

Txistulari ezagunak

ONDORIOAK

Bitxia iruditu zaigun gauza izan da Txistua hain gauza zaharra dela eta arrantzaleei abisatzeko eta pilotalekua egiten animatzeko jotzen zutela.

Post hau Erreportaia atalean eta laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s