Elkarrizketa Irati Barrenetxeari


ELKARRIZKETA

Orain egingo dugun elkarrizketa Irati Barrenetxeari buruzkoa izango da. Irati Alegiarra da eta 14 urte ditu. Flauta jotzen du eta musika mundurako interesa txikitatik datorkio. Orain dela hiru urte ingurutik hasi zen bandan jotzen, eta gaur egun ere, jarraitzen du. Hona hemen berari egindako elkarrizketa:

1-Noiz hasi zinen flauta jotzen eta zergatik?

Ni zortzi urterekin hasi nintzen flauta jotzen, txikitatik gustatu izan zait musika eta garbi neukan instrumenturen bat jotzekotan flauta joko nuela.

2-Zenbat denbora ematen diozu astean musikari?

Flautako klasea eta banda kenduta, gutxi gora behera, astean lau aldiz jotzen dut, gutxienez 30minutu. Orain, ihauteriak direla eta, ordu eta erdi inguru jotzen dut.

3-Beste musika instrumenturik jotzen al duzu? Zein?

Flautaz aparte, 11-12 urterekin pandero ikastaro batera apuntatu nintzen eta egun berezietan jotzen dut kalejiraren bat. Aurten, flautina ikasten hasi naiz, flauta bezala jotzen da baina indar gehiagorekin. Gainera, txarangan flautina erabiltzen da, soinu handiagoa duelako eta komodoagoa delako.

4-Zer sentitzen duzu flauta jotzean?

Flauta jotzen hasten naizenean, nire kezkak alde batera uzten ditut, momentuaz gozatzen dut eta lasaitu egiten naiz. Estresatzen naizenean eta ikastez nazkatzen naizenean, flauta hartu eta dena alde batera utziz erlaxatu eta disfrutatu egiten dut momentuaz.

5-Flauta jotzen duen musika talderen bat entzuten al duzu?

Nik normalean irratia entzuten dut, baina, bandak eta orkestrak  entzutea ere gustatzen zait. Batik bat, musika lasaia eta soinu goxoak entzutea ere ondo etortzen baita lasaitzeko.

6-Zure familiako norbaitek ba al du musikarekin harremanik?

Nire etxean bi pertsonak jotzen dugu instrumenturen bat, nire anaiak eta nik. Nire aitak ez du instrumenturik jotzen bere garaian ezin zuelako, baina hala ere, musika oso gustuko du. Nire anaiak tronpeta jotzen du txikitatik.

7-Erraza egin al zaizu flauta jotzen ikastea edo kostata ikasi zenuen?

Flauta jotzen ikasteko, lehenik arnasa nola hartu eta beste hainbat teknika ikasi behar dira jo ahal izateko. Niri egia esan, nahiko erraza egin zitzaidan flauta jotzea, azken finean gustuko bainuen eta, ondorioz, egunero jotzen nuen. Hasiera batean, pixka bat zaila egiten zitzaidan soinua ateratzea baina, azkar harrapatu nion soinua nola atera. Gaur egun, oso erraza egiten zait jotzea eta asko ikasi dut urte hauetan.

8-Musika talderen batean jotzen al duzu edo emanaldiak bakarrik egiten dituzu?

Musika talde batean ere ez dut jotzen baina bai banda batean. Honetaz aparte ere, hainbat emanaldi izaten ditut urtean zehar. Etorkizun batean gustatuko litzaidake musika talderen batean jotzea, orain oso lanpetuta ibiltzen bainaiz.

 

9-Zure etorkizunean musika instrumentuak jotzen jarraituko duzu ala bertan behera utziko duzu zure afizioa?

Niri gustatuko litzaidake jarraitzea eta hori espero dut behintzat. Gainera, beste instrumenturen bat jotzea ere gustatuko litzaidake, adibidez, tronpeta, txaranga giroa gustuko baitut.

10-Gomendatuko zenioke norbaiti instrumenturen bat jotzen ikasten hastea?

Ba bai, zergatik ez? Nik erakartzen zaituen instrumenturen bat jotzen hastea gomendatuko nizuke, eta flauta gustuko baduzu eta ikasteko zalantzak badituzu, zalantzarik gabe hartu. Gainera, behin flauta jotzen hasita, gerora ere flautina edo antzeko instrumenturen bat jo ahal izango duzu arazorik gabe.

Hau izan da Iratiri egindako elkarrizketa, espero dugu gustatu izana eta baliagarria suertatu izana.

Post hau Elkarrizketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Elkarrizketa Irati Barrenetxeari -ri erantzun bat

  1. Janire Melina eta Nerea-k dio:

    Oso ondo dago elkarrizketa, asko gustatu zaigu eta interesgarria da.

    Atsegin dut

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s