Elkarrizketa: Nerea Sagastume


Nerea Sagastume amezketarra da, 14 urte ditu eta trikitixa eta panderoa jotzen ditu. Musikaren inguruko elkarrizketa egin diogu.

-Zer musika instrumentuak jotzen dituzu? Nik trikitixa jotzen dut, baina baita pandero pixka bat ere.

-Zenbat urterekin hasi zinen jotzen? Trikitixa jotzen sei urterekin hasi nintzen, duela zortzi urte. Panderoarekin, orain dela gutxi hasi naiz .

-Non ikasi zenuen jotzen? Amezketako eskolan hasi nintzen ikasten eta han jarraitu dut aurreko urtera arte, baina orain, Amezketan ez dagoelako ikasle asko Abaltzisketan ikasten dut irakasle berdinarekin.

-Erraza edo zaila egin zitzaizun jotzen ikastea? Hasieran pixka bat zaila egiten da baina denborak aurrera egin ahala, askoz ere errazago ikasten duzu.  

-Zenbat egunetan jotzen duzu astean? Astean zehar egun batean joaten naiz ikastera. Etxean ere pixka bat praktikatzen dut, asteburuan.

-Azalduko ahal zeniguke nola jotzen den? Bai, noski! Trikitixa ikasteko hainbat modu daude: notekin, zenbakiekin… Nik zenbakiekin ikasi dut. Eskuineko aldean 23 botoi ditu eta ezkerrekoan aldiz 12. Eskuineko botoiek irekitzean eta ixtean, soinu ezberdina dute, ezkerrekoek aldiz, berdina. Eskuineko botoiak eta ezkerrekoak partituran dauden bezala konbinatu behar dituzu: batzuetan bi aldetakoak batera, bestetan eskuinekoak bakarrik… Auspoa ere badu eta auspoarekin, soinua asko irekia dagoenean itxi dezakezu.

-Talderen batean jotzen duzu?  Ez dut talde batean jotzen, baina jo izan dugu elkarrekin ikasten dugunok jai batzuetan. Gabonetan ere jotzen dut.

-Ze kanta gustatzen zaizu gehien? Asko gustatzen zaizkit Xabi Solanoren abestiak, batez ere “Pasodoble” eta “Sueltoagarratuan”. Baina horietaz aparte, baita hainbat fandango eta arin-arin ere.

-Gustura jotzen duzu edo utziko zenuke? Nik oso gustora jotzen dut, txikitatik gustatu izan zait eta ez nuke utziko, oraindik ez behintzat.

-Gustatuko litzaizuke beste instrumenturik jotzea? Egia esan, ez nau beste instrumentu batek erakartzen, oraingoz, hoiekin geldituko naiz!

Post hau Elkarrizketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s