ERREPORTAIA
Orain banjoaren munduari buruzko informazioa eskainiko dizuegu, non jotzen den, nolakoa den, bere jatorria…
Banjoa hari instrumentu bat da. Lau, bost, sei (banjo gitarra) edota hamar hariz eta 35 edo 40 zentimetro inguruko diametroa duen egurrezko eraztun batez osatzen da, azken hau plastiko edo larruz estalirik doalarik. Larruzko estalkia eta egurrezko eraztuna metalezko torlojuz elkarloturik doaz (baita ondoren gehitzen zaion egurrezko durundagailua ere). Banjoa osatzen duten material ezberdinen nahasketak banjoaren ezaugarri nabarmena den soinua lortzen dute.
XIX.mendean, Estatu Batuetan garatu zen instrumentua da. Bere jatorriko banjoa atzetik irekia da, eta XX.mendean egurrezko zati batez estali zitzaion atzeko zatia. Honen soinua country eta jazz erako musika estiloa da.
Bi lau hariko banjo mota daude: banjo tenorea eta banjo plectruma.
Tenorea, 1910ean egin zen ezaguna AEB-etan. Hau besteak baino txikiagoa delako ezberdintzen da. Lehen esan bezala, 4 hari ditu, 18 tramankulu ditu eta bere soinua oso aldakorra da. Banjoa Txilen oso erabilia da batik bat, erlijioan.
Plectrumak berez, 5 hari ditu baina motxena falta zaionez 4 hari dituela esan daiteke. 22 tramankulu ditu eta 26-28ko hatz bete ditu. Gitarraren moduan jotzen da pua batez.