Kritika: Berri txarrak taldea


BERRI TXARRAK rock hirukoa, Nafarroako Lekunberrin sortu zen 1994an. Talde honetako kidek Gorka Urbizu (ahotsa eta gitarrak), David Gonzalez (baxua) eta Galder Izagirre (bateria) dira. Taldea sortu zenetik, zortzi disko, bilduma-lan bat eta dokumental bat argitaratuak ditu, ale bakoitzean jarrera eta garapen geldiezina erakutsiaz. Izaera honek zailduta, taldea gauza izan da bi hamarkadatan zehar bere entzulego zabala ezustean harrapatu eta eten gabe bide berriak irekitzeko, erosotasun artistikotik ihesi. Berri Txarrak-ek mundu osoan jo du; besteak beste Europa eta Hegoamerikan bira osoak egin ditu.

Musikari dagokionez, zaila da Berri Txarrak estilo bakar batean sailkatzea, jakinmin musikal ase ezin batek bultzatuta gauza izan baitira denboran zehar euren rocka modu harrigarrian aberasteko, edozein etiketa txiki utzi arte. Taldearen ezaugarri behinena da, halere, melodia gogoangarrietarako duten abilezia berezkoa, musika edozeren gainetik hunkitzea dela itsuki sinestuta.

Gure iritziz, Berri Txarrak taldea oso ona da eta oso gustoko dugu. Bestalde, oso abesti erakargarriak dituela iruditzen zaigu. Gu batez ere, “Denbora da poligrafo bakarra” diska argitaratu zutenean hasi ginen beraien musika entzuten.

Post hau Musika-kritika atalean eta laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s