MUSIKALEAN!


KRITIKA: The Beatles

The Beatles Liverpool-eko pop eta rock talde bat zen. Lorpen artistiko, arrakasta komertzial erraldoi, eta pop-musikan eragin paregabea zirela eta, musika garaikideko historiako maila altuenetakoan kokatu ziren.

John Lennon, Paul McCartney, George Harrison eta Ringo Starr kideak izanda, kantak Estatu Batuetako zein Erresuma Batuko salduenetako zerrendetan behin eta berriro sartzen zituzten. 1985ean, EMIk uste zuen mila milioi disko saldu zituztela munduan zehar. Yesterday kanta historiako abestirik bertsionatuena da, 2.500 bertsio ezberdinekin.

Hastapenetako sormenetan, rock and rollean oinarritutako pop-kantak ziren, baladaren bat tartekatuta. 1962ko irailaren hamaikan, Love Me Do lehen singlea kaleratu zuten.

Denboraren poderioz, estilo askotarikoak hartu zituzten konposaketarako, nahasketarako edo eszenariorako. Popa eta Rock-a beti haien estiloaren erdi-erdian egon ziren, baina, folka,countrya,rockabillya, bluesa, soula etaska, besteak beste, erabiltzen eta nahasten ikasi zuten. Norabide musikal berrietan ere pausoak eman zituzten, hala nola, psikoledian (Strawberry Fields Forever kantarekin) edo heavy metalean (Revolution kantarekin). Haien ezaugarri iraunkor bat melodiaren garrantzia da. Estiloak estilo, taldea beti ezaguterraza da, ahots nahastezinak direla kausa.

KONTZERTUAK:

https://www.youtube.com/watch?v=ZkLW0oRYGcI

https://vimeo.com/85421932

Los Beatles musikaren historiako talderik arrakastatsuena izan zen, asko kostako da bera bezain talde onik sortzen. Lau musiko harrigarrik sortutako taldea zen. Disko asko eta oso onak argitaratu zituzten.

Post hau Musika-kritika atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s