Trikimarik idatzia!! Trikitixa


TRIKITIXA        

Ondorengo lerroetan trikitixari buruz informazioa aurkituko duzue. Trikitixaren historia, trikitixa Euskal Herrian, trikitilari famatuak… aipatuko ditugu.

Trikiti musika Euskal Herriko musika herrikoia da, trikitilari bikote batek jotzen duena, panderoz  eta eskusoinu txikiz. Aldaera tradizionalean pieza musikalen errepertorio jakin bat jarraitzen da: trikitixa, porrusalda, fandangoa eta arin-arin pieza musikalek osatua.Trikiti izena panderoaren soinuaren onomatopeia da, askoren ustez. Euskal Herriko erromerietako musika tradizionala bilakatu da, XIX. mendearen bukaeratik eskusoinu txikia Euskal Herrian jotzen hasi zenetik.                       

Euskal Herrian hasi zen hedatzen XIX mendearen amaieran. 1889an lehenengo aipamen idatzia dugu, Urkiolako erromeria batekoa, akordeoi guztiz berri bati buruzkoa (“novísimo acordeón”).

Nondik etorri eta zabaldu ote zen berriz, ez dago argi. Bi teoria nagusi daude honen inguruan. Batzuen arabera, trenbidea egitera etorri ziren Alpeetako langileek, frantsesek nahiz italiarrek ekarri zuten. 1890. urtean Altsasun ateratako argazki batean soinu txikia azaltzen da. Beste teoria batzuen arabera, zabalkundea Bilbotik Gipuzkoara izan zen:Bilbotik Arratiara, Zornotzara, Gernika, Lea-Artibaira eta ondoren Gipuzkoa mendebaldera. Zengotita denda zegoen Bilbon, seguruenik Honner markakoak ziren lehen soinuak saltzen zituena.

Trikitia gutxietsia eta gaizki ikusia zegoen jendartean: apaiz katolikoek “infernuko hauspoa” esaten zioten, gazte jendea dantza lotuan egitera tentatzen baitzuen, Elizak dantza horiek debekatzen zituen garaietan. Eliza, udala eta gobernu zibila baturik zeuden eskusoinuaren kontrako gerra batean, erromeriak debekatuz eta kasuren batean, baita dantzariak eta musikariak atxilotuz ere. Eusko nazionalismoak ere ez zuen eskusoinua euskal soinu-tresna jatortzat hartu gerraostera arte. Gainera, “soinu handi” edo akordeoi monotonikoak “soinu txikiak” baino ospe handiagoa zuen jendartean, akordeoilariak solfeoa ikasitakoak izan ohi baitziren, besteak ez bezala.

Gaur egun zenbait trikitilari famatu daude. Hala nola, Xabier Solano (Esne Beltzako trikitilaria),Kepa Junkera (Sorginak taldeko trikitilaria), Joseba Tapia ( Tapia eta Leturia bikoteko trikitilaria), Xabi Aburruzaga, Iñaki Garmendia (Laja eta Landakanda bikoteko trikitilaria), Tomas Soraluze (Epelde eta Larrañagako trikitilaria, Maixa Lizarribar (Maixa eta Ixiarren taldeko trikitilaria)…


Pixkanaka trikitixa hedatzen joan da eta gaur egun Laket, Gozategi, Korrontzi… taldeetan oinarrizko instrumentua da. Nahiz eta instrumentu tradizionala izan,talde modernoetan txertatuta dagoela ikus daiteke. Bestalde, hemen inguruko herrietan zortzi herriz osatutako musika eskola bat dago, Loatzo, eta bertan ere trikitixa irakasten dute.

Post hau Sin categoría atalean eta , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s