Trikitixa


TRIKITILARIAK:

Joseba Tapia (Lasarte-Oria, 1964).

Kepa Junkera (Bilbo, 1965).

Iker Goenaga (Zizurkil, 1974).

Alaitz Telletxea (Oiartzun, 1976), Alaitz eta Maider taldeko kidea.

Maixa Lizarribar (Altzo, 1971), Maixa eta Ixiar taldeko kidea.

Xabi Solano (Hernani, 1978), Esne beltza taldeko kidea.

IRITZIA:

Guk trikitixa aukeratu dugu, asko gustatzen zaigulako bere soinu eta erritmoa. Betidanik ezagutu izan dugu trikitixa eta gutako batzuk ere jotzen dugu. Maixak, Xabik eta Kepak duten estiloa asko gustatzen zaigu. Beraien hainbat kontzertutan egon gara eta Maixa Lizarribar dugu irakasle eta oso gustora gaude berarekin.

Ondorengo lerroetan trikitixa izena duen musika instrumentuari buruz hitz egingo dugu.

Trikiti musika Euskal Herriko musika herrikoia da, trikitilari bikote batek jotzen duena, panderoz eta eskusoinu txikiz. Aldaera tradizionalean pieza musikalen errepertorio jakin bat jarraitzen da, trikitixa, porrusalda, fandangoa eta arin-arin pieza musikalek osatua. Trikiti izena panderoaren soinuaren onomatopeia da, askoren ustez. Euskal Herriko erromerietako musika tradizionala bilakatu da, XIX. mendearen bukaeratik eskusoinu txikia Euskal Herrian jotzen hasi zenetik.

HISTORIA:

Euskal Herrian hasi zen hedatzen XIX. mendearen amaieran. 1889an lehenengo aipamen idatzia dugu, Urkiolako erromeria batekoa, akordeoi guztiz berri bati buruzkoa (“novísimo acordeón”).

Nondik etorri eta zabaldu ote zen berriz, ez dago argi. Bi teoria nagusi daude honen inguruan. Batzuen arabera, trenbidea egitera etorri ziren Alpeetako langileek, frantsesek nahiz italiarrek ekarri zuten. 1890. urtean Altsasun ateratako argazki batean soinu txikia azaltzen da. Beste teoria batzuen arabera, zabalkundea Bilbotik Gipuzkoara izan zen: Bilbotik Arratiara, Zornotzara, Gernikara, Lea-Artibaira eta ondoren Gipuzkoa mendebaldera. Zengotita denda zegoen Bilbon, seguruenik Honner markakoak ziren lehen soinuak saltzen zituena.

DEBEKUAK:

Trikitia gutxietsia eta gaizki ikusia zegoen jendartean: apaiz katolikoek “infernuko hauspoa” esaten zioten, gazte jendea dantza lotuan egitera tentatzen baitzuen, Elizak dantza horiek debekatzen zituen garaietan. Eliza, udala eta gobernu zibila baturik zeuden eskusoinuaren kontrako gerra batean, erromeriak debekatuz eta kasuren batean, baita dantzariak eta musikariak atxilotuz ere. Eusko nazionalismoak ere ez zuen eskusoinua euskal soinu-tresna jatortzat hartu gerraostera arte. Gainera, “soinu handi” edo akordeoi monotonikoak “soinu txikiak” baino ospe handiagoa zuen jendartean, akordeoilariak solfeoa ikasitakoak izan ohi baitziren, besteak ez bezala.

Post hau Erreportaia atalean eta laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s