Akordeoia


Gure erreportaia esku soinuari buruzkoa izango da.

Akordeoi edo eskusoinua haize instrumentu tekladuna da, munduan zehar oso hedatua baina nagusiki FrantziaIpar AmerikaKolonbia (vallenatoa) eta Brasilen.

Hainbat akordeoi mota daude, adibidez akordeoi diatonikoa, folkloreari loturik oso zabaldua

Jatorria eta egungo hedapena

Akordeoia edo eskusoinua 1830-eko hamarkadan (Polonian) asmatutako haizezko instrumentu musikala da. Akordeoia herrialde hauetan jotzen da gehien bat: Iberiar peninsulan (Galizia, Kantabria, Asturias eta Euskal Herrian; Europan zehar (Frantzia, Italia, Alemania, Polonia eta Austria); eta gainerako herrialdeak (Colombia, Panama, Peru, Txile, Argentina, Uruguay…)

Akordeoiaren atalak

Hiru zati handitan banatu daiteke; akordeoi guztiek dituzte hiru zati hauek: Diapasoia, hauspoa eta armonika kaxa.

Eskusoinu edo akordeoia hau Larrinaga-ren akordeoietako bat da, berak propio sortutako akordeoia. Akordeoi kromatikoa (botoi biribilak dituena), 120 baxu ditu.

Akordeoiaren erdian hauspoa kokatzen da, eta bere alde bietan, zurezko kaxa bi. Eskumako zurezko kaxan dago diapasoia eta bertan daude kokatuta akordeoiaren teklak (pianodun akordeoiak) eta botoiak (akordeoi kromatikoak -botoi biribila-). Akordeoiaren zati honek, melodia ematen digu.

Bestalde, hauspoaren ezkerraldean kokatutako zurezko kaxa, armonika kaxa deritzo eta zati hau, bai pianodun akordeoietan eta bai akordeoi kromatikoetan berbera da. Armonika kaxak, botoi biribilak ditu, eta akordeoi motaren arabera botoien kopurua aldatu egiten da; adibidez, pianodun akordeoiak 80 eta 120 (gehiago ere izan ditzake) baxu izan ditzake, baina trikitixak (soinu txikia), Euskal Herrian jotzen den istumentu ohikoak, 12 baxu besterik ez ditu. Armonika kaxa, diapasoiak sortzen duen melodiari ritmoa emateko erabiltzen da.

Akordeoi motak eta euren berezitasunak

Akordeoiak mota askotakoak izan daitezke, bakoitza tekla edo botoi kopuru desberdinekin, soinu desberdinekin, egitura eta forma desberdinekin.

Pianoduna: Akordeoi famatuena, gehien ezagutzen den akordeoia, pianodun akordeoia da. Diapasoian pianoak bezalako teklak ditu, berdin-berdin kokatuak. Eta ezkerraldean, armonika kaxan, 80, 120… baxu ditu. Pianodun akordeoia, normalean edo gehien bat, orkestra edo aretoetan jotzen den akordeoi mota da; baina ez beti.

Kromatikoa: Honetaz aparte, akordeoi kromatikoa ere badago. Armonika kaxa pianodun akordeoia bezala du (motaren arabera), baina diapasoian, pianoa bezalako teklak izan beharrean, botoi biribilak ditu. Akordeoi mota hau, kaleetan zehar ikus daitekeen akordeoi mota izan daiteke, informalagoa, herrikoiagoa. Honen eredu, Euskal Herrian gehien bat jotzen den akordeoi mota, Trikitixa, akordeoi herrikoia da, tamainu txikikoa (eraman erraza) eta 12 baxu besterik ez dituena. Trikitixak, diapasoian edozein akordeoi kromatikok bezala botoiak ditu, baina botoi kopurua, akordeoi mota batetik bestera aldatzen da. Trikitixak 23 botoi ditu, bi ilaratan banatuak, 12 ilara batean eta 11 beste ilaran. Hiru, lau eta bost ilarako akordeoiak ere badaude.

Akordeoi ekoizleak

Euskal Herrian akordeoien marka famatuena Larrinaga Guerrini da. Garai batean bi akordeoi egile hauek, bata euskalduna eta bestea italiarra, batera egiten zuten lan baina arrazoi batzuk zirela medio, banatu eta bakoitzak bere akordeoi propioak sortzen hasi zen. Beranduago berriro batu egin ziren.

Ondorioak    

Euskal Herriko hainbai herritan, trikitixa erakusteko saio batzuk egiten dituzte. Esaterako Amezketan, 2006ean hasi ziren trikitixa erakusten eta zenbait ume hasi ziren ikasten.Irma izeneko neska batek erakusten du, Tolosakoa da eta trikitixa eta panderoa erakusten ditu.

Post hau Erreportaia atalean eta laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s