Elkarrizketa Alaitz Artolari


Elkarrizketa Alaitz Artolari egitea erabaki dugu. Amezketakoa da eta hamalau urte ditu. Donostiako kontserbatorioan pianoa eta biolina ikasten ditu. Bederatzi urte zituela hasi zen pianoa ikasten Amezketako musika eskolan eta urrengo urtean kontserbatoriora joan zen. Biolina jotzen berriz lehengo urtean hasi zen. Gitarra jotzen ere badaki baina bere kasa ikasita.

1-Txikitatik izan al duzu musikarekiko interesa?

Bai, txikitatik gustatu izan zait.

2-Nolatan hasi zinen pianoa ikasten Amezketako musika eskolan?

Egun batean, amarekin kotxean nindoala irratian pianoa entzun nuen eta amari esan nion pianoa ikasten hasi nahi nuela.

3-Erraza egin al zitzaizun pianoa ikastea hasieran?

Ohitzea kosta egin zitzaidan baina hasierako kantak errazak zirenez ez zitzaidan hain zaila egin.

4-Zerk bultzatu zizun musika eskola utzi eta kontserbatoriora joateko?

Amezketako Zumadi eskolara, pianojole bat etortzen zen urtero emanaldi bat ematera eta jolas batzuk egitera bertako ikasleekin. Emanaldia bukatu ondoren pianojoleak galdetu zuen ea norbaitek bazekien pianoa jotzen, eta nik eskua altxatu nuen. Pianojoleak erdira atera eta pianoa jotzen jarri ninduen. Kanta bukatu nuenean, esan zidan eskumutur ona nuela pianoa jotzeko. Horrela Donostiako kontserbatorioan sartzen lagundu zidan.

5-Alde handia al dago musika eskola eta kontserbatorioaren artean? Zertan?

Bai, handia. Musika eskolan ez nuen azterketarik egiten, aldiz orain, bai pianoko eta bai solfeoko azterketak egiten ditut. Musikako historiari ere ez zaio hainbesteko garrantzia ematen musika eskoletan, hemen aldiz garrantzi handia du.

Kontserbatorioan urte batzuk pasa ondoren, beste instrumentu bat aukeratzea beharrezkoa da. Aukeraketa hori zozketa baten bidez egiten dute, eta niri biolina tokatu zitzaidan.

6-Ordu asko sartzen al dituzu? Zenbat etxean eta zenbat kontserbatorioan?

Kontserbatorioan, astean zazpi ordu eta erdi sartzen ditut. Etxean ez dut egunero jotzen pianoa, baina jotzen dudanean normalean behintzat, ordu eta erdi jotzen ditut.

7-Nolakoa da kontserbatorioko ikasteko modua (azterketak etab.)?

8-Zein garraio erabiltzen duzu Donostiara joateko?

Normalean gurasoek eramaten naute kotxez, baina ezin dutenean, eskolatik atera eta segituan trena hartzen dut Alegin.

9-Garestiak dira kontserbatorioko klaseak?

10-Nolako pianoa daukazu etxean? Eta biolina?

Etxean, hormako pianoa daukat, Yamaha markakoa. Biolina berriz, kontserbatoriokoek uzten didate.

Post hau Elkarrizketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun Elkarrizketa Alaitz Artolari -ri

  1. Ane Esnaola, Larraitz Balerdi eta Maider Agirre-k dio:

    Oso elkarrizketa interesgarria iruditu zaigu. Guri pianoa asko gustatzen zaigu eta aberasgarria iruditzen zaigu hain gaztetan Donostiako kontserbatorioan sartzeko aukera izatea. Ahalmen handia duela iruditzen zaigu. Besterik gabe zoriontzekoa da.

    Atsegin dut

  2. Itsaso Aramendi Garazi Astrain Udane Armendariz Unai Ponce eta Laida Artola-k dio:

    Guri elkarrizketa hau oso interesgarria eta polita iruditu zaigu. Pianoa jotzeko gaitasun handia duela iruditzen zaigu eta gainera hain gaztetatik pianoa jotzen hasteak txunditu egin gaitu, baita ere donostiako kontserbatorion egoteak. ZORIONAK!

    Atsegin dut

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s