Erreportaia: klarinetea


KLARINETEA:

Klarinetea, txirula, oboea edo fagota bezala, zurezko haize instrumentuen familiakoa da eta mihi sinplea duen aerofonoa da. Mihi hori Arundo donax espezieko kanaberaz egina izan ohi da eta gorputza, berriz, zurez egina egon daiteke, baina baita ebonita(  izeneko polimeroz edo) ABS materialez (Akrilonitrilo butadieno estireno; plastiko oso gogorra da hau, golpeentzat egokia). XIX. mendetik aurrera, giltza sistemak izandako hobekuntzak musika tresnen artean aparteko lekuan kokatu zuen. Tinbrearen edertasunak, malgua eta sonoritate handiko tresna izateaz gain, bakarlari izateko gaitasuna ere eskaintzen dio, trino eta kromatismoak egitekoan bereziki.

klarinetea

ATALAK:

Ahokadura: kanabera pieza honetan kokatuko da eta musikalariak hemendik egiten du putz musika sortzeko.

Barriletea: ahokadura eta goiko atala lotzen duen elementua da.

Goiko atala: ezker eskua kokatuko den lekua eta mekanismoaren zati bat dago bertan.

Beheko atala: eskuin eskua kokatuko den lekua eta mekanismoaren zati bat dago bertan.

Kanpaia: Instrumentuaren beheko muturra da eta funtzio akustikoa du, soinua hemendik aterako delarik.

SOINUA: Klarinetearen tinbrea oso aberatsa da, gaitasun espresiboan. Txirula eta biolinarekin batera, orkestran aurki daitekeen bizitasun handieneko musika-tresna da; edozein erregistrotan erabili daiteke,gaitasun hori duen bakarra baita haize instrumentuen artean. Instrumentu honek erregistro zabala du: sopranoa 4 oktabatara baino gehiagora irits daiteke eta anpliatutako klarinete baxu modernoak, berriz, 5etik gora egon daitezke.

Zilindro-itxurako gorputzak ematen dio soinu berezia klarineteari, harmoniko bikoitiak ia deuseztatuta geratzen direlarik. Horren ondorioz, musikariak putz egiten duenean, notaren jauzia ez da 8 notakoa geometria konikoa duten oboe edo fagotaren kasuan bezala, edo, zilindrikoa ez bada ere, hodia zilindro ireki bat duen txirularen kasuan bezala. Horren ordez, 12 notako jauzia egiten du klarineteak.

HISTORIA:

Klarinetearen arbasoa da chalumeau frantsesa, 7 zulo zituen musika tresna zen.

XVII. mendean, Johann Christoph Denner alemaniar klarinete jotzaileak soinu biziagoa lortzeko teknika bat asmatu zuen, nota originala baino hamabiren bat gorago kokatu zuen. Horrela hasiko da instrumentua gaur egungo motara eboluzionatzen, mekanismoaren arabera, bi klarinete mota ditugu: Boehm sistema,Öhler sistema.

XVIII. mendean, chalumeau musika tresnaren aldaketa etorri zen, erregistro desberdinarekin, lehen klarinetea sortu zuen. Johann Christoph Denner alemaniarrari eman ohi zaio aldaketa hau eta soinu zorrotz eta indartsua eragiten zuen instrumentuari CLARINETTO izena eman zioten.

ONDORIOA:

Alegian musika eskola bat dago Loatzo deitzen da.Bertan hainbat instrumentu jotzen erakusten dute ,tronpeta, pianoa, eskusoinua … baita KLARINETEA ere. Ez dute pertsona askok klarinete instrumentua aukeratzen.

Post hau Erreportaia atalean eta , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun Erreportaia: klarinetea -ri

  1. Antonio Recio-k dio:

    Oso ondo dago

    Atsegin dut

  2. Xiker-k dio:

    Oso Ondo dago,

    Atsegin dut

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s