GATIBU


GATIBU

Euskal musika talde ezagun bati buruz hitz egingo dugu gaurkoan. Talde hau Gernikan sortu zen, Bizkaia. Rock generoa jorratzen dute, eta lau taldekide ditu. Alex Sardui, Gatibu musika taldeko abeslaria da. Honek Gatibu taldean jotzen hasi aurretik Exkixu taldean jo zuen zazpi urtez. Haimar Arejita gitarra jolea da Gatibun. Gaizka Salazar berriz bateria jolea da. Eta amaitzeko Mikel Caballero, baxu-jotzailea. Taldekide guztiak Bizkaitarrak dira Gaizka Caballero izan ezik, hau Bilbotarra baita.

Talde hau 2000. urtean hasi zen jotzen, eta oraingoz ez dute uzteko asmorik erakutsi. Aurten kontzertu bakarra eskaini dute, kontzertu hau urtarrilaren 2an izan zen Bilboko Kafe antzokian. Beraien web-gunean ez dute hurrengo inongo kontzerturen berririk eman, orduan nahi izan ez gero beraien web guneari arreta jartzea gomendatuko genizuke (http://www.gatibu.eus/), sarrerak agortu aurretik jakin dezazuen.

Gure iritzia emanez Gatibu talde ezberdina da. Inongo Euskal taldek ez du pareko musikarik jotzen, horregatik iruditzen zaizkigu hain bereziak. Musika dantzagarri eta erritmikoa sortzen dute, hauen kontzertuak oso atseginak eginez. Guk edozein rock mota gustuko duen pertsona bati gomendatuko genioke, gure iritziz oso gustuko izango lukeelako.

Post hau Musika-kritika atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s