Gitarra elektrikoa


Gitarra elektrikoa metalezko harien dardara soinu-seinale elektrikoa bihurtzen duen gitarra da. Prozesu hau pastillen bidez gauzatzen da, gitarraren gorputzean muntatutako transduktoreak. Gitarra elektrikoak seinale elektriko arrunt bat sortzen duenez, erraza da bere aldakuntza eta tratamendua. Gainera, seinale elektriko hura ahula da, eta horregatik anplifikazioa behar du bozgorailu batera iritsi baino lehen.

1930 eko hamarkadaren hasieran du bere jatorria. Izan ere, musika modernoa osatzen ari ziren instrumentuen artean gitarra arruntak ez zuen berez bere burua entzungai egiteko gaitasuna; ozentasun berri bat behar zuen, hain zuzen ere anplifikazioaren bidez lortu zuena. Hortik aurrera, gitarra elektrikoa herri musikaren barnean instrumenturik garrantzizkoenetako bat izan da, eta musika mota askoren sorrera eragin du bere soinu eskaintza itzelari esker. Gaur egun talde gehienek erabiltzen dute gitarra elektrikoa. Gitarra elektrikoa rock, blues eta pop musikan zabalduta dago eta heavyan. Bere jatorria gitarra akustikoan bilatu behar da.Mendez mende gitarrak aldaketa handiak ezagutu ditu. Soken zenbakia aldatu da eta baita ere tresnaren forma, jotzaileen arabera moldatzeko. Musika tresna hau ia osorik zurezkoa da; gehien erabili diren egurrak hauexek dira: Indiako makil santua bezala ezagutzen dena, izeia, Kanadako zedroa, pinua, altzifrea eta ebanoa. Egur mota bat edo bestea gitarraren arabera erabiltzen da.Oinarriz, gitarrak elementu hauek ditu:

Gitarra batzuk diapasoi bat baino gehiago izan dezakete (gehienez ezagutzen dena 6 gider edo mastilekoa da). Sokak zazpi eta gehiago ere izan daitezke.

Post hau Erreportaia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s