GLAUKOMAri buruz!


Glaukoma, Gipuzkoako (Euskal Herria) herri ezberdinetako bost gaztek osatutako proiektu musikaren talde bat da.. Irun, Donostia, eta Tolosako gaztez osatutako boskotea (Bateria, baxua, bi gitarra eta ahotsa). Glaukoma ez da rock talde bat . Ez eta post-rock edo punk talde bat. Glaukoma rap-reggae talde bat da, bi estilo hauek inguratzen dituzten musika estilo beltz ezberdinetatik edaten duena. Roots reggae gozoenetik jungle gogorrenera, raparen gordintasunetik eta raggamuffin melodikoenetik igarota.

glaukoma

Taldeak Tolosako Bonberenea gaztetxe famatuan du bere egoitza hasiera-hasieratik. Bertan esaiatzen dute eta bertan garatu dituzte orain arte kaleratutako proiektu guztiak. 3 urte baino gehiagoko ibilbidearekin, kontzertu mordoa eskaini dute Euskal herrian zehar, herrialdetik irteteaz gain reggae jaialdiren batera joateko: Leon (Espainia)-ko ReggaeBoa jaialdia, adibidez, 2012ko uztailan. Bestalde, 2012ko Bonberenea Sutan jaialdi ospetsuan izandako parte hartzea ere aipatu genezake. Bertan Berri Txarrak, Gose, Gas Drummers eta Matxura taldeekin batera aritu ziren, eszenatoki berberean. Hauetaz gain, gogora ekarri beharko genuke 2011an Bilbon Toots & The Maytals mitikoen telonero bezala burututako emanaldia. Hortaz, euren ibilbide laburrean izar nazional zein internazionalekin batera aritu izan den talde gazte batez ari gara.

Sputnik 11 bilduman parte hartu ondoren eta euren aurreneko lana kaleratu eta gero (“Vol.1”, 2012), euren bigarren LPa kaleratu dute, “Vol.2”. Euren alderdi ilun eta gogorrena lantzen dute bertan, jungle eta dubstep bezalako musika estiloen soinuak bereganatuz, jatorrizko rap-reggae izaera galdu gabe.

2013ko urriaren 18an Bonberenean 400 pertsona baino gehiagoren aurrean aurkeztutako disko honekin, beste toki askoren artean, Japonera ere joan zen.

2015ean 14 kontzertu jo zituen:

2015/11/14 Iruñea (Akelarre) + BAD SOUND

2015/11/13 Bilbo (Stage Live) + BAD SOUND

2015/11/07 Barcelona (Salamandra aretoa)

2015/10/31 Tolosa (Bonberenea) + BAD SOUND

2015/10/30 Gasteiz (Jimmy Jazz) + BAD SOUND

2015/10/29 Arrasate (Gaztetxea) + BAD SOUND

2015/09/18 Kortxoenea

2015/07/18 Eskoriatza

2015/07/17 Markina

2015/07/13 Iruñea

2015/06/21 Donosti (Gure esku dago)

2015/05/30 Xapulina Roc (La Palma de Cervelló)

2015/05/29 Argantzon ikastola

2015/05/10 Herri Urrats (Senpere)

Glaukomak 2015/10/31 Tolosa (Bonberenea) + BAD SOUND urteko azken kontzertua jo zuen. Bertan Glaukoma eta Bad Sound taldearen abestiak jo zituzten.Gu kontzertu hori ikustea joan ginen Glaukoma gustuko dugu eta.

Post hau Musika-kritika atalean eta laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun GLAUKOMAri buruz! -ri

  1. Eneko-k dio:

    Maitagarria❤

    Liked by 1 person

  2. Joxe Antonio-k dio:

    /̵͇̿̿/̿̿”̿̿̿̿̿ ̿̿̿̿

    Atsegin dut

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s