Larraitz Balerdi


Larraitz Balerdi

Nik uste dut aitarengandik jaso dudala tronpeta jotzeko grina.

Larraitz Balerdi Alegiako 14 urteko neskatxa gazte pinpirin bat da. Tronpeta jotzen du, eta jada badira 7 urte hau ikasten hasi zela. Baina utz diezaiogun berari bere musika munduaren inguruan bizi duen istorioa kontatzen.

ZA: Egunon Larraitz! Ohore bat da guretzat zu gaur gure ondoan izatea.

LB: Egunon! Ohorea nirea zuekin izatea.

ZA: Jada badira 7 urte tronpeta jotzen hasi zinenetik, orduan 7 urte zenituen hau jo nahi zenuela aukeratu zenuenean. Nola jakin zenuen instrumentu hau zela jo nahi zenuena?

LB: Txikitatik gustatu izan zaizkit soinu altua ateratzen duten

istrumentuak, eta etxean aitak tronpeta jotzen zuenean beti begira egoten nintzen liluraturik. Nik uste dut aitarengandik jaso dudala tronpeta jotzeko grina.

ZA: Zein talde, txaranga, banda…-tan jotzeko aukera izan duzu?

LB: Beti gustatu izan zaizkit bandak, txarangak… Batez ere kalean festetan ibiltzen diren horietakoak. Horrela, orain dela 3 urte, Pintxana izeneko txaranga batean jotzeko aukera izan nuen ostegun gizenean eta orain urtero joaten naiz. Horrez gain, Loatzo musika eskolako banda eta txarangetan ere jotzen dut, eta egia esan oso gustuko dut, asko dibertitzen bainaiz.

ZA: Nola bizitzen da inauterietako txaranga batean jotzea? Zuk jotzen duzun doinuarekin jendea dantzan ikustean, etab.

LB: Esperientzia paregabea da! Emozionaturik egoten naiz eta oso ondo pasatzen dut. Txarangako gazteenetako bat izateak ere motibatzen zaitu eta giroak, zer esanik ez! Momenturik hoberena zezen plazan jotzea dela uste dut. Jendea zure musika doinuaz disfrutatzen ari dela ikusteak asko emozionatzen zaitu eta aukera bikaina da.

ZA: Inoiz pentsatu al duzu tronpeta hobby bat beharrean serioago hartzea? Hau da, talde batean jotzen hasi edo horrelakorenbat?

LB: Etorkizunari begiratu eta zaila da zer egin nahi duzun jakitea. Gustatuko litzaidake talde batean jotzea baina lan handia denez, nahiago dut festetan, egun berezietan… eta horrelakoetan herri inguruan jotzea. Betiko jendea bildu eta jauzika jartzea. Ez dut tronpeta jotzeaz utziko baina ez dut asmorik horretatik bizitzeko.

ZA: Berriro errepikatuz ohore bat izan da zu gure ondoan izatea. Zorte on musika munduan, hoberena opa dizugu. Eskerrik beroenak, hurrengora arte.

LB: Zuei eskerrak eta milesker. Hurrengorarte!

Post hau Elkarrizketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Larraitz Balerdi -ri erantzun bat

  1. Ane Esnaola, Larraitz Balerdi eta Maider Agirre-k dio:

    Guri elkarrizketa hau asko gustatu zaigu. Oso aberasgarria dela iruditzen zaigu zazpi urterekin tronpeta jotzen hastea eta berehala banda batean sartzea. Elkarrizketa interesgarria iruditu zaigu.

    Atsegin dut

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s