Albisteen ataria

EHZ festibalaren 20. edizioa

Euskal Herria Zuzenean festibalak haren 20. urtea ospatzen du aurten! 1996etik, 3 eguneko elkargune da festibala, gaur egun Lekornen iragaiteen dena (Ipar Euskal Herrian Baionatik 20 minutura). 15.000 pertsona elkartzen dira bertan. Alderdi anitzeko erakusleiho baten gisan defini genezake, ez baita soilik musikaren hedapenera mugatzen. Musikaz gain, besteak beste karrikako artea, haurren xokoa eta konferentziak proposatzen ditu. Laburbilduz festibalak eta elkarteak berak ere, Euskal Herrian gure irudira eraiki nahi genukeen jendartearen erakusleiho izateko helburua du.

Ibilbide luze honetan festibala gunez aldatzen joan da eta guztira 4 herri ezberdinetan antolatua izan da:

  • • 8 urtez Arrosan (1996-2003)
  • • 5 urtez Idauze-Mendin (2004-2008)
  • • 4 urtez Heletan (2009-2012)
  • • Lekornen (2012tik landa).

Emusik jaialdiak 76 eszenatoki ezberdin izango ditu 2016an

2016ko maiatzean Europako Musika Eskolen Jaialdiaren hamabigarren edizioa ospatuko da, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, 20.000 ikaslek 76 eszenatoki ezberdinetan eskainiko dituzte kontzertuak.

40 Minutu Rock jaialdia Durangon

Durangoko Landako guneak 40 Minutu Rock jaialdia hartuko du larunbatean. Sarrerak agortuta daude musika eta euskal presoekiko elkartasuna uztartuko dituen festibalean.

IGANDEAN HASIKO DA XVII. TALDEZ TALDE MUSIKA JAIALDIA, AZKOITIKO KONTZEJUPEAN

Datozen hiru igandeetan egingo dute Taldez Talde jaialdia, saio bakoitzean 60 gaztetxotik gora batuz. Talde lana sustatzeko helburuarekin sortu zuten jaialdia orain dela hamazazpi urte.