Elkarrizketak

ELKARRIZKETA:

Maixa Lizarribar trikitilariari egindako elkarrizketa bat duzue hemen. Irakur ezazue, gauza oso interesgarriak esaten baititu!

MaixaEtaIxiarBikote

“Kostata, baina lortu nuen nire lehenengo triki-jostailua.”                

 

  • Kaixo Maixa! Ohore bat gaurkoan zurekin izatea.

            Kaixo! Ohore nirea!

  • Zenbat urterekin hasi zinen trikia jotzen?

    Hamahiru urterekin hasi nintzen.

  • Nork irakatsi zizun? Eta non?

Billabonako Martin Musika eskolan hasi nintzen ikasten. Karmele Arruti zen nire irakaslea.

  • Nolakoa zen zure lehen trikitixa? Zuk erosi zenuen? Zenbat urte zenituen?

    Nire lehen “trikitixa” zortzi urte nituela erregeek ekarri zidaten. Ez zen

benetazko trikitixa, antzekoa, eta harekin ibiltzen nintzen triki-traka.         Benetakoa ikasten hasi nintzenean gurasoek erosi zidaten. Ilusio handia egin zidan. Kolore beltza zuen.

  • Nola ikasi zenuen jotzen? Aurrez-aurre, noten bidez, zenbakien bidez…?

    Zenbakien bidez ikasi nuen. Baina aurrerago aurrez-aurre.

 

  • Zenbat urterekin hasi zinen txapelketetan? Eta trikia beste batzuei irakasten?

Txapelketa gutxitan hartu nuen parte. Lehenengoa hamalau urterekin izan                                                                                                               zen, Asteasun. Hamabost urterekin ere Asteasun, hamasei eta hamazazpirekin Zeanurin, eta hamazazpi urterekin Euskal Herriko trikitixa txapelketa nagusian.

Lehenengo klaseak ematen hamasei urterekin hasi nintzen. Astean behin     ematen nituen. Hamazazpiekin jada aste guztietan lana nuen.

  • Zure lehen bikotea nor izan zen?

Hasieran, Olatz lehengusuarekin ibili nintzen, gero Iñaki anaiarekin eta azkenik Ixiarrekin.

  • Zenbat trikitixa dituzu etxean? Gustukoena zein da?

Uste dut zortzi ditudala, baina ez nago zihur. Gustukoena txuria da, beti erabiltzen dudana.

  • Jada urte asko daramatzazu trikiarekin, nolakoa da zure harremana instrumentuarekin?

Egun osoan zehar jantzita daramat. Nire lanbidea da eta parrandarako ere erabiltzen dut. Maite det.

  • Zein da kantu berriak sortzeko erabiltzen duzun inspirazio iturria?

Kantu berriak? Momentuak. Kotxean, klase aldaketetan…Etortzen denean.

  • Zenbat txapelketa irabazi dituzu? Banaka nahiz binaka.

    “Kar kar kar”… Ez dut inoiz txapelik lortu.

  • Zer nahiago duzu, banaka jo ala bikotearekin? Zergatik?

Maixa eta Ixiar bukatu arte beti bikoteren bat izan dut. Orain ez daukat, eta oso aberasgarria da batekin nahiz bestearekin jotzea. Nahi dudana egiten dut.

  • Zerk edo nork bultzatuta hasi zinen trikia jotzen?

Txikitatik nuen griña. Eske eta eske aritzen nintzen. Kostata, baina lortu nuen nire lehenengo triki-jostailua. Eta kostata lortu nuen ikastera eramatea. Neskek ez zuten trikitixa jotzen, panderoa baizik, eta gurasoentzako zer esan handia zen.

  • Zenbat urtera arte jarraitu nahi duzu instrumentu hau jotzen? Zerk bultzatuko zaitu hau jotzeaz uztera?

Ufff! Ez dakit beste ezer egiten… Ahal dudan bitartean, osasuna dudan bitartean… Istripuren bat, gaixotasunen bat… Izan beharko luke tresna uzteko. Kontuan hartuta nire lanbidea dela eta…

Aldez eurretik mila esker gaurkoan ere gurekin izateagatik eta ondo segi!

Eskerrak zuei eta berdin, hurrenarte!