Gitarra elektrikoa


Gitarra elektrikoa metalezko harien dardara soinu-seinale elektrikoa bihurtzen duen gitarra da. Prozesu hau pastillen bidez gauzatzen da, gitarraren gorputzean muntatutako transduktoreak. Gitarra elektrikoak seinale elektriko arrunt bat sortzen duenez, erraza da bere aldakuntza eta tratamendua. Gainera, seinale elektriko hura ahula da, eta horregatik anplifikazioa behar du bozgorailu batera iritsi baino lehen.

1930 eko hamarkadaren hasieran du bere jatorria. Izan ere, musika modernoa osatzen ari ziren instrumentuen artean gitarra arruntak ez zuen berez bere burua entzungai egiteko gaitasuna; ozentasun berri bat behar zuen, hain zuzen ere anplifikazioaren bidez lortu zuena. Hortik aurrera, gitarra elektrikoa herri musikaren barnean instrumenturik garrantzizkoenetako bat izan da, eta musika mota askoren sorrera eragin du bere soinu eskaintza itzelari esker. Gaur egun talde gehienek erabiltzen dute gitarra elektrikoa. Gitarra elektrikoa rock, blues eta pop musikan zabalduta dago eta heavyan. Bere jatorria gitarra akustikoan bilatu behar da.Mendez mende gitarrak aldaketa handiak ezagutu ditu. Soken zenbakia aldatu da eta baita ere tresnaren forma, jotzaileen arabera moldatzeko. Musika tresna hau ia osorik zurezkoa da; gehien erabili diren egurrak hauexek dira: Indiako makil santua bezala ezagutzen dena, izeia, Kanadako zedroa, pinua, altzifrea eta ebanoa. Egur mota bat edo bestea gitarraren arabera erabiltzen da.Oinarriz, gitarrak elementu hauek ditu:

Gitarra batzuk diapasoi bat baino gehiago izan dezakete (gehienez ezagutzen dena 6 gider edo mastilekoa da). Sokak zazpi eta gehiago ere izan daitezke.

Erreportaia atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Enrikko Rubiñosi: Vendetta taldeko bateriajolea


Guk Enrikko Rubiños-i, Vendetta taldeko bateriajoleari egin diogu elkarrikezta. Musika munduan murgilduta dagoen bateriajole ospetsua da. Musikatik bizi da eta horregatik iruditzen zaigu elkarrizketa egiteko pertsona aproposa. Vendetta taldea 2009an sortu zuten bost taldekideek.

1-zerek bultzatu zintuen musika munduan murgiltzera?                                                                      Aita musikaria dut. Betidanik egon musika etxean. Txikitan bere emanaldietara joaten nintzen montatzen laguntzera etab. Beraz zaletasuna aitari esker dudala esan genezake.

2-zergatik aukeratu zenuen bateria?                                                                                                        Txikitatik atentzioa deitu diten tresna da. Amari amorru pixkat ematen zion zeren aitaren eskusoina eta pianoa etxen zeuden, baita arrebaten saxofoia ere, eta nik, tresna berria nahi nuen, etxean ez zegoena, jeje.

3-zenbat urterekin hasi zinen?                                                                                                                             Berandu xamar, 9 urterekin. Musika eskolan nengoela, Tolosan, ez zegoen perkusioa ikasteko aukerarik, eta urtebete egon nintzen musika hizkuntza ikasten tresna egin gabe, perkusioa jarri zuten arte.

4-zein musika eskolatan hasi zinen bateria ikasten?                                                                              Tolosako “Eduardo Mocoroa” udal musika eskolan.

5-zeinek erakutsi zizun jotzen?                                                                                                                  Irakasle asko izan ditut, Joxe Carrera, Jesus Mª Garmendia, Antoine Gastinel eta David Barcos besteak beste.

6-noiz erosi zenuen zure lehenengo    bateria?                                                                                     Olentzerok ekarri ziten, 9 urte nituela. Hau emozioa! Jejeje

7-nolatan hasi zinen Vendetta taldean jotzen?                                                                                      Vendetta aurretik Skalariak izeneko talde batean jotzen genuen Vendettako 4 kideek. Skalariak etenaldia egitea erabaki zuenean sortu genuen Vendetta.

8-zenbat denbora daramakizu?                                                                                                                     Vendettan 8 urte.

9- egon ahal zara beste talderen batean?                                                                                                  Bai noski! Esan bezala, Skalariak, eta aurretik Drindots, Waika, Bluesez blai eta ezkontzatako taldeeten ere.

10-zure esperientziarik onena musika munduan? Eta Vendettan?                                                      Bai Vendettan eta bai musika munduan ere noizbeinka egiten ditugun nazioarteko birak esperientzia ezinhobea dira.

11-zein izan zen zure eredua bateria jotzen hasi zinenean?                                                                     Buff! Ni oso heavy-a nintzen eta oso gogoko nuen, eta dut Iron Maiden-eko Nicko Mc’Brain

12-nolatan hasi zinen Loatzo Musika Eskolan klaseak ematen?                                                                 Ba norbaot behar zutela eta, deitu ninduten eta barrena! Jejeje

13-noiztik zabiltza? Gustora zaude? Jarraitzeko asmorik? Zergatik?                                                      Hau laugarren kurtsoa dut eta oso gustora nabil, etxetik gertu etab. Beti urruti eman izan ditut klaseak. Eta jarraitzeko asmorik bai noski.

14-zenbat gira egin dituzu Vendetta taldearekin?                                                                                      Orain hastear dagoen “Kamikaze Tour” hau da zortzigarrena.

15-zenbat disko egin dituzu zure bizitzan? Vendettan edo beste inon?                                                    7 diska inguru grabatu ditut guztira.

16-non ikusten duzu zure bizitza etorkizunean?                                                                                           Auskalo! Bizitzak buelta asko ematen ditu eta!

 

 

Elkarrizketak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Kritika: trikitixa


TRIKITILARIAK:

Joseba Tapia (Lasarte-Oria, 1964).

Kepa Junkera (Bilbo, 1965).

Iker Goenaga (Zizurkil, 1974).

Alaitz Telletxea (Oiartzun, 1976), Alaitz eta Maider taldeko kidea.

Maixa Lizarribar (Altzo, 1971), Maixa eta Ixiar taldeko kidea.

Xabi Solano (Hernani, 1978), Esne beltza taldeko kidea.

IRITZIA:

Guk trikitixa aukeratu dugu, asko gustatzen zaigulako bere soinu eta erritmoa. Betidanik ezagutu izan dugu trikitixa eta gutako batzuk ere jotzen dugu. Maixak, Xabik eta Kepak duten estiloa asko gustatzen zaigu. Beraien hainbat kontzertutan egon gara eta Maixa Lizarribar dugu irakasle eta oso gustora gaude berarekin.

Musika-kritika atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Trikia


Ondorengo lerroetan trikitixa izena duen musika instrumentuari buruz hitz egingo dugu.

Trikiti musika Euskal Herriko musika herrikoia da, trikitilari bikote batek jotzen duena, panderoz eta eskusoinu txikiz. Aldaera tradizionalean pieza musikalen errepertorio jakin bat jarraitzen da, trikitixa, porrusalda, fandangoa eta arin-arin pieza musikalek osatua. Trikiti izena panderoaren soinuaren onomatopeia da, askoren ustez. Euskal Herriko erromerietako musika tradizionala bilakatu da, XIX. mendearen bukaeratik eskusoinu txikia Euskal Herrian jotzen hasi zenetik.

HISTORIA:

Euskal Herrian hasi zen hedatzen XIX. mendearen amaieran. 1889an lehenengo aipamen idatzia dugu, Urkiolako erromeria batekoa, akordeoi guztiz berri bati buruzkoa (“novísimo acordeón”).

Nondik etorri eta zabaldu ote zen berriz, ez dago argi. Bi teoria nagusi daude honen inguruan. Batzuen arabera, trenbidea egitera etorri ziren Alpeetako langileek, frantsesek nahiz italiarrek ekarri zuten. 1890. urtean Altsasun ateratako argazki batean soinu txikia azaltzen da. Beste teoria batzuen arabera, zabalkundea Bilbotik Gipuzkoara izan zen: Bilbotik Arratiara, Zornotzara, Gernikara, Lea-Artibaira eta ondoren Gipuzkoa mendebaldera. Zengotita denda zegoen Bilbon, seguruenik Honner markakoak ziren lehen soinuak saltzen zituena.

DEBEKUAK:

Trikitia gutxietsia eta gaizki ikusia zegoen jendartean: apaiz katolikoek “infernuko hauspoa” esaten zioten, gazte jendea dantza lotuan egitera tentatzen baitzuen, Elizak dantza horiek debekatzen zituen garaietan. Eliza, udala eta gobernu zibila baturik zeuden eskusoinuaren kontrako gerra batean, erromeriak debekatuz eta kasuren batean, baita dantzariak eta musikariak atxilotuz ere. Eusko nazionalismoak ere ez zuen eskusoinua euskal soinu-tresna jatortzat hartu gerraostera arte. Gainera, “soinu handi” edo akordeoi monotonikoak “soinu txikiak” baino ospe handiagoa zuen jendartean, akordeoilariak solfeoa ikasitakoak izan ohi baitziren, besteak ez bezala.

Erreportaia atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Vendettari buruz


Guk vendetta-ri buruz hitz egingo dugu.Lehenengo historia gero taldekideak eta gero gure iritzia emango dugu.

HISTORIA:Vendetta Euskal Herriko musika talde bat da. Taldea 2009an sortu zen Nafarroan Punk eta PunkRock musika estiloa daukate.

Etapa profesional luze baten ondoren, Luisillo Kalandraka eta Javier Etxeberria beraien proiektu musikalari hasiera eman zioten. Beraien ibilbide internazionaletik proposamen berri bat sortu zuten. Proposamen hori Enriko Rubiñosek, Ruben Antónek(Skalariak musika taldeko azken etapako musikariak) eta Pello Reparazek posible egin zuten.

2009 eta 2010 urte hasieran taldea abesti berrien forma emateko biltzen da. Hasieran, bi abesti argitaratu zituzten modu etxetiar batean grabatutakoak. Abesti hauek aurrerapen bat ziren hurrengo abestiak nola izango ziren azalduz. Geroago GOR disko etxearekin sinatu zuten. Disko etxeakk “Crédito hipotecario” abestia zeukan Aurtengo gorakada 2010 bilduma diskoan. Urte bat entseatzen eta prestatzen egon ostean beraien lehenengo diska atera zuten eta honek gira bat ekarri zuen maila internazional batean. Diskoak taldearen izen bera du, Vendetta. Hamaika abesti dauzka, eta beste bi bertsio, Everiday abestia The Selecter taldearena, garai batean ertzainak taldeak bertsionatua (Egunero izenaz) eta The munsters Jack Marshall musikariarena. Diska horretako abestien artean oso famatuak dira “Loco”, “Comando che guevara”, “Son libre”, “Como sube”, “Soy de barrio”, “Ciudad desolación”, “Kolorez busti”, “Es mentira”, “Miedo” eta “Vendetta”.

PARTAIDEAK:

Javier Exeberria

Luisillo Kalandraka

Enrikko Rubiños

Ruben Anton

Pello Reparaz

Musika-kritika atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Ane Esnaolari


Guk Ane Esnaolari egin diogu elkarrizketa. Ane Esnaola oreindaingo neska bat da eta txikitatik ezagutzen diogu.Pianoa jotzen ona denez,Ane aukeratu dugu elkarrizketa egiteko.

-Noiz hasi zinen pianoa jotzen?

-5 urterekin hasi nintzen pianoa jotzen

-Gurasoak erakutsi zizuten pianoa jotzen edo klasekin ikasi zenuen?

-Klasekin ikasi nuen

-Erraza al da pianoa jotzea?

-Bai ikasten duzunean bai

-Nork bultzatu zizun pianoa jotzen ikastea?

-Nere ahizpak bultzatu ninduen pianoa jotzea

-Zergatik aukeratu zenuen pianoa eta ez beste instrumentu bat?

-Nere aitak ere pianoa jotzen duelako.

-Oraintxe bertan beste instrumentu bat jo eta erosi behar izan bazenu zein aukeratuko zenuke?

-Trikitixa Euskal Herrikoa delako.

-Zer aholku emango zeniguke oraintxe pianoa jotzen hasi behar bagenu?

-Solfeatzen ikastea da nere lehen alholkua

-Handitan pianoa jotzen segitzen gustatuko al litzaizuke?

-Bai gustatuko litzaidake

-Handitan talde bateko pianista izan nahi ahal-ko zenuke?

-Ez nere denbora librean jotzea gustatuko litzaidake

Elkarrizketak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Gitarra


Gitarra jatorri zaharreko musika tresna bat da, musika estilo askotan erabilia. Eskuarki sei hari ditu, baina badira lau, zazpi, zortzi, hamar eta hamabi hariko gitarrak ere.

Gitarra oinarrizko musika tresna da blues, country, flamenko, rock eta pop mota askotan.. Gitarra modu akustikoan jo daiteke, soinua harien bibrazioak sortu eta gitarraren gorputz hutsak indartzen duela, edo bere soinua anplifikagailu baten bidez indartu eta eraldatu daiteke elektronika erabiliz. Gitarra elektriko hauek XX. mendean asmatu ziren eta oso garrantzitsuak dira gaur egungo herri kulturan.

Jatorria: Gitarraren jatorria ez dago oso garbi zeren antzinatean antzeko musika tresna asko erabiltzen baitira.Baina web orriak esaten  dute,Anatolian sortua dela.

Musika taldeak erabiltzen dute.Alegian ezin da gitarra ikasi baina agian etorkizunean posible izango da beraz gertuena Tolosa da eta Tolosara  joan beharra dago ikastera.Hauek dira Gitarraren atalak.

Erreportaia atalean publikatua | , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

GEMELIERS


Bi biki hauek, Jesus eta Daniel Oviedo Morilla dira. 1999ko otsailaren 21ean jaio ziren Sevillan. 2014an “La Voz Kids” programan hartu zuten parte, eta orduztik ezagunak dira, baina beste hainbat programatan ere hartu dute parte. Esate baterako, vaya fauna, menuda noche, pasa palabra etab.

“La Voz Kids”-etik atera zirenean, Pep’s records diskografiarekin sinatu zuten kontratua, orduztik hainbat disko atera dituzte eta baita hainbat jira eman ere Espainian zehar. Pop espainiarra eta baladak kantatzen dituzte.

Oso ospetsuak dira Espainiako nesken artean. Gure ustez, bi xelebre besterik ez dira.
https://www.youtube.com/watch?v=UMYShORdrjU

Elkarrizketak atalean publikatua | Iruzkin 1

Elkarrizketa Alaitz Artolari


Elkarrizketa Alaitz Artolari egitea erabaki dugu. Amezketakoa da eta hamalau urte ditu. Donostiako kontserbatorioan pianoa eta biolina ikasten ditu. Bederatzi urte zituela hasi zen pianoa ikasten Amezketako musika eskolan eta urrengo urtean kontserbatoriora joan zen. Biolina jotzen berriz lehengo urtean hasi zen. Gitarra jotzen ere badaki baina bere kasa ikasita.

1-Txikitatik izan al duzu musikarekiko interesa?

Bai, txikitatik gustatu izan zait.

2-Nolatan hasi zinen pianoa ikasten Amezketako musika eskolan?

Egun batean, amarekin kotxean nindoala irratian pianoa entzun nuen eta amari esan nion pianoa ikasten hasi nahi nuela.

3-Erraza egin al zitzaizun pianoa ikastea hasieran?

Ohitzea kosta egin zitzaidan baina hasierako kantak errazak zirenez ez zitzaidan hain zaila egin.

4-Zerk bultzatu zizun musika eskola utzi eta kontserbatoriora joateko?

Amezketako Zumadi eskolara, pianojole bat etortzen zen urtero emanaldi bat ematera eta jolas batzuk egitera bertako ikasleekin. Emanaldia bukatu ondoren pianojoleak galdetu zuen ea norbaitek bazekien pianoa jotzen, eta nik eskua altxatu nuen. Pianojoleak erdira atera eta pianoa jotzen jarri ninduen. Kanta bukatu nuenean, esan zidan eskumutur ona nuela pianoa jotzeko. Horrela Donostiako kontserbatorioan sartzen lagundu zidan.

5-Alde handia al dago musika eskola eta kontserbatorioaren artean? Zertan?

Bai, handia. Musika eskolan ez nuen azterketarik egiten, aldiz orain, bai pianoko eta bai solfeoko azterketak egiten ditut. Musikako historiari ere ez zaio hainbesteko garrantzia ematen musika eskoletan, hemen aldiz garrantzi handia du.

Kontserbatorioan urte batzuk pasa ondoren, beste instrumentu bat aukeratzea beharrezkoa da. Aukeraketa hori zozketa baten bidez egiten dute, eta niri biolina tokatu zitzaidan.

6-Ordu asko sartzen al dituzu? Zenbat etxean eta zenbat kontserbatorioan?

Kontserbatorioan, astean zazpi ordu eta erdi sartzen ditut. Etxean ez dut egunero jotzen pianoa, baina jotzen dudanean normalean behintzat, ordu eta erdi jotzen ditut.

7-Nolakoa da kontserbatorioko ikasteko modua (azterketak etab.)?

8-Zein garraio erabiltzen duzu Donostiara joateko?

Normalean gurasoek eramaten naute kotxez, baina ezin dutenean, eskolatik atera eta segituan trena hartzen dut Alegin.

9-Garestiak dira kontserbatorioko klaseak?

10-Nolako pianoa daukazu etxean? Eta biolina?

Etxean, hormako pianoa daukat, Yamaha markakoa. Biolina berriz, kontserbatoriokoek uzten didate.

Elkarrizketak atalean publikatua | 2 Iruzkin

Pianoa


Aukeratu dugun instrumentua pianoa da eta horri buruzko erreportaia egingo dugu.

PIANOA: Pianoaren aintzindaria Bartolomeo Cristoforik asmatutako klabikordioa da.

Pianoa harizko instrumentua da. Erresonantzia kaxa batez osatuta dago, bertan filtroz forraturiko mazoak eta hariak daude. Teklatua pianoaren aurrekaldean dago eta tekla bat jotzean erresonantzia kaxako mazoak haria kolpatzen du. Horren bidez,  pianoak soinua ateratzen du. Tekla txuriak eta beltzak ditu. Beltzak sostenidoak eta bemolak dira.

Afinatzeko harien presioa egokitu behar da, eta hori aditu  batek egin behar du.

Bi piano mota daude, isatsduna eta hormakoa. Kontzertuetan isatsduna erabiltzen da, etxean eta musika eskoletan berriz, hormakoa.

Orain piano mota batzuk aipatuko ditugu: Steanway & Son, Bosendorfer, Pleyel, Kaway, Yamaha…

Piano jolerik ospetsuenak hauek dira: Artur Schnabel, Wilhem Kempff, Alfred Brendel, Gleen Gould, Alferd Cortot, Emil Gilels, Arthur Rubisteins, Sviatoslav Richter, Vladimir Horowitz eta Sergei Rachmaninov…
          Ondorioz, oso zabaldua dago munduan eta hainbat musika estilotan jotzen da.

Erreportaia atalean publikatua | hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi