Elkarrizketa Pellori!


Hemen dugu Pello Olano Altzoko triitilari gazte bat, 14 urtekoa. Jokin eta biok pellori elkarrizketa egitea erabaki dugu trikitixa oso ondo jotzen duelako eta gure lagun mina delako.

Christian -Zer instrumentu jotzen duzu, eta nola hasi zinen?

Pello -Nik trikitixa jotzen dut. Zazpi urte nituela erabaki nuen trikitixa jotzen hasi nahi nuela. Behin eskolara lau gazte etorri ziren eta haiek ikusten egon eta gero liluragaria iruditu zitzaidan, gero ordenagailuan informazio bila eta bidoak ikusten hasi nintzen eta orduan trikitilari asko ezagutu nituen. Hoiei begira afizioa sartu zitzaidan eta aitak ere trikitixa gustokoa zuenez ez zidan trabarik jarri, alderantziz baizik.

Jokin -Nola ikasi zenuen, zeure kasa ala irakaslearekin?

P -Irakasle bat eduki nuen eta gaur egun ere irakasle berarekin segitzen dut. Klaseetara joaten nintzen eta oraindik ere joaten naiz. Horrela ikasi nuen jotzen.

C -Zer joko zenuko trikitixa jotzeko aukerarik izango ez bazenu?

P -Trikitixa jo ezingo banu zeharkako xirula joko nukeen. Asko gustatzen zait ateratzen soinua eta lasaigarria dela iruditzen zait. Gainera baditut zeharkako xirula jotzen duten lagunak eta seguraski haiekin batera joko nuen.

J -Zein da gehien gustatzen zaizun trikitilaria? Zergatik?

P -Maixa Lizarribar da gehien gustatzen ziadan trikitilaria. Batetik oso ondo jotzen duelako eta bestetik nere gertukoa delako. Gainera Ixiar taldekidearekin oso bikote ona egiten zutela esango nuke.

C -Non eta noiz jo zenuen ikusleen aurrean lehen aldiz? Zer sentitu zenuen?

Zortzi urte nituela jo nuen lehenengo aldiz Altzoko kanposantuan Gabonetan. Zazpi jauzi abestia jo nuen eta Iñakirekin jo nuen. Gogoratzen naiz oso urduri nengoela, akatsen bat egiteko beldurrez baina dena ondo baino hobeto irten zitzaigun.

J -Zaila al da trikitixa jotzea?

P -Haseran pixka bat desesperatu arren, behin trukoa hartzen denean ia nahigabe ateratzen da beatzen dantza alai eta bizia. Horretaz aparte abesti ezberdinak daude biziagok, motelagoak eta denetara egokitzen jakin behar da. Zailenak fandango azkarrak izaten dira beatzak oso azkar eta koordinazio handirekin mugitu behar baitira.

C -Ikusten al diozu etorkizunik trikitixari?

P -Bai, ikusten diot etorkizuna. Gazte saiatu asko ikusten da eta pozgarria da gehiengoa neskak direla jakitea.

P -Trikitixaz gain ba al dakizu beste instrumenturen bat jotzen?

P -Ez. Ez dakit beste instrumenturik jotzen txirula sartzen ez bada behintzat. Kar, kar, kar. Panderoa jotzen ere saiatu nintzen baina ez zuen resultadorik izan, eskuekin baldar xamarra izan bainaiz. Hori bai, instrumentu bat bezela hartu baldin badaiteke oso ongi kantatzen dut eta garai batean abesbatzara ere joana naiz.

J -Zer funtzionamendu dauka trikitixak?

P -Bueno, trikitixa, ematen ez badu ere haizezko instrumentua da. Botoiei sakatuaz barruan dauzkan kordak ikutzen ditu eta hauspoari eraginez bibraziorengatik soinua egiten du eta doinu zoragarriak egiten ditu. Hori da trikitixaren funtzionamenduaz dakidana.

C -Zergatik trikitixa eta ez beste zerbait?

P -Esan dudan bezala behin entzun eta asko gustatu zitzaidan eta aitari ere ilusioa egiten zionez trikitixa jotzea erabaki nuen. Egiten duen hotsa ere asko gustatu zitzaidan. Gainera Euskal Herriko instrumentu esanguratsuenetako bat da panderoarekin batera eta bertan erabiltzen diren instrumentuak jotzea ere ederra da .

Post hau Elkarrizketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun Elkarrizketa Pellori! -ri

  1. Josu L., Iñaki T. eta Eneko A.-k dio:

    Oso interesgarria iruditu zaigu elkarrizketa hau. Momentu baterako entretenitu gaituelako, trikitixari buruz zerbait irakatsi digulako eta Pellori trikitixa ikaragarri gustatzen zaiola jakin dugulako.

    Atsegin dut

  2. Janire Melina eta Nerea-k dio:

    Ongi dago elkarrizketa eta polita iruditu zaigu. Interesgarria iruditu zaigu trikitixaren inguruko gaia, aspaldiko instrumentua delako eta oraindik ere jotzen delako, nahiz eta hemen ezaguna izan, beste tokietan ere jotzen dutelako.

    Atsegin dut

Leave a reply to Janire Melina eta Nerea Utzi erantzuna